2013(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

BALIABIDEEN AGORPENA

Munduko baliabide erabilienak hurrengokoak dira: petroleoa, ura, mineralak, zuhaitzak(zura et fruituak ateratzeko), lurra(elikagaiak lortzeko) eta animali eta arrain mota batzuk.
Baliabide honeen %80a biztanleriaren %20a erabiltzen dau.
Goian azaldutako edozein balidabide explotatzeko, gizakiak petrolioaren ondorengoak erabiltzen dauz, bai garraiobiderako, bai produkzioa lortzeko. Horregatik, explotatutako edozein baliabide eragin anbiental handia dauka. Hau da, erregai fosilak erabiltzerakoan berotegi efektua bultatzen dogu klima aldaketa bultzatuz, ozono geruzaren suntsiketa, baliabideen agorpena...
Gainera, garapenean dauden 3.munduko estatuak 1.go munduko herrialdeen kontsumismoa jarratu nahi dabe; eta hau arazo larria da. Ez gara ohartzen munduko baliabideen %50a agortu dala eta Lurrak 5 millio urtetan ekoiztu dauazan baliabideak egun urte batan kontsumitzen doguzala.
Ondorioz, bideo hau topatu dot zeinek oso ondo azaltzen dau erregai fosilak izan daben bilakaera eta adierazten dauana etorkizun egoki bat edukitzeko, zelan bultzatu behar dan garapen jasangarria.
http://www.youtube.com/watch?v=jTHI-fNuXu8
                   
                                                                                                    Eukene Oarbeaskoa

HEZEGUNEEN GARRANTZIA



 2013ko otsailaren 2an hezeguneen nazioarteko eguna ospatu zen. Egun honi garrantzia ematen zaio jendeak kontzientzia hartu dezan hezeguneen garrantziari buruz.
Hezeguneen garrantzia bermatu behar da hurrengo arrazoiengatik:

  • Uholde arriskua gutxitzen dutelako.
  • Kutsadura kontrolatzen dute (ur guneetan).
  • Klima erregulatzen dute.
  • Bioanistazuna kontserbatzen laguntzen dute.

Guzti horregatik, hezegunei Lur planetaren giltzurrunak deitzen zaie, baso eta ozeanoekin batera munduko ekosistema garrantzitsuenak izanik.
Hezeguneak Euskal Herria

30 heze gune gehiago ezarri dira Euskal Herrian, jendea kontzientziatuz, natura zaintzeko helburuarekin. Sartu diren azkenak honako hauek izan dira; Arreo lakua, Urdaibai eta Salburua, balio ekologiko handia dutenak.
Espainia heze guneak dituzten herrialdeetatik hirugarrena da heze guneen kantitatea eta garrantzia kontuan hartuz.
2013ko Hezeguneen Mundu "Uraren kudeaketa bere helburu nagusia da, ura eta hezegune interdependentzia sustatzea da, bere leloa.