2013(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

Tranpak eta pozoiak biodibertsitatean duten eragina

Karniboroak haragijale izaki, etsai izan ditugu sarri. Baserrietako txitak eta oiloak direla, larreetako ardiak, edo erreketako arrainak, ohikoa izan da piztia horiekiko ezinikusia. Eta tranpak eta pozoiak erabiliz egin izan diegu aurre. "Tranpak ez dira hain kaltegarriak ,tranpa batekin gehienez ere animalia bat edo bi hilko dituzu. Baina, pozoia... Pozoi asko zabal daiteke ahalegin gutxirekin, eta ez dakizu zenbat animalia hiltzen ari zaren, ez eta zer animalia ere. Pozoia benetako mehatxua izatera iritsi zen. Otsoari, adibidez, kalte asko egin dio pozoiak". Baina egoera aldatu egin da."Gaur egun, tranpak jartzea ez da hain ohikoa, eta zorionez, pozoia dagoeneko ez da erabiltzen. Oso arraroa da gaur egun Euskal Herrian pozoia ikustea. Egundoko aurrerakada izan da hori". Euskal Herrian biodibertsitatea haragijaleetean 12 espezietan banatuta dago eta batzuk behera egin dute ehizaren eraginez.

Fukushima, bere onera itzuli nahian


Bi urte igaro dira Fukushiman lehenik hondamendi naturala eta haren ondotik nuklearra gertatu zirela, eta egoera bere onera etorri gabe dago oraindik. Normaltasunera itzultzeak luze joko du, gainera: iazko gobernuak egindako planaren arabera, 40 urte inguru beharko dira hondatutako erreaktoreak kentzeko eta zentrala erabat eraisteko. Oraingo gobernuak, ordea, epeak laburtu nahi ditu, eta horretara bideratu du aurrekontuen zati bat.
Izan ere, hondamendiaren aurretik, Japoniak zentral nuklearretatik lortzen zuen elektrizitatearen % 30. Hala eta guztiz ere, geroztik geldirik daude herrialdean egoera onean dauden 50 erreaktoretatik 48. Berez, horien ordez, energia berriztagarrietan oinarritutako instalazioak irekitzeko asmoa zutela adierazi zuen gobernuak, eguzki-energia, eolikoa eta olatuena baliatzeko. Hala ere, badirudi energia nuklearra ere ez duela baztertu nahi, eta zentralak segurtasun-neurri berrietara egokitzeko lanak azkartu nahi ditu.

Zertan dute antza diesel auto batek eta txita batek?

http://zientzia.net/zientzia-tb/teknopolis-partikula-kutsatzaileen-emisioa-gutxitz/, bideo honen bitartez, ikusi ahal dugu honen erantzuna. Italiako Milaneko egoerari buruz hitz egiten da batez ere eta oso txarra dela agertu da, egun guztietan smoga gutelako eta metanoaren kantitateak geroz eta handiagoak dira.

Islandiako bolkanak

Islandia munduko aktibitate bolkaniko gehien duen herrialdea da. Hauek herrialdearen erdian agrtu zen arrakalagatik agertu dira eta oraindik aktibo diraute hau mugitzen delako.Bolkana hauek garrantzia historiko handia dute, eztanda egitean sumendiak aztarnak utzi ditu eta horrek nutrienteak daramatela. Denborarekin nutriente horrek izotzaren azpian geratzen joan ziren eta gaur egun aztertu daikegu zein den garai hartan egon zen nutriente kantitaea. Islandian bizitzeko arrisku mapak egin behar dira, etxebizitzak zabaltzerakoan bolkan askok izugarrrizko arriskua delako.

Uraren Kutsaduraren faktore nagusiak lurralde garatuetan






Uraren erabilera masiboa industrietan da honen kutsaduraren eragin zuzena, uraren propietateak zuzenean aldatzen direlako. Gero guk sortzen dugun kutsadura organikoa baita uraren kolorea aldatzen du estekikoki itsusia eginez, marroiak eta usain txarrekoak. Baita eragin handia daukagu detergenteen erabilera masiboarekin, asko erabiltzen ditugulako gure arropak garbitzeko eta gero urara botatzean pHa  bajatzen da azidoa bihurtuz eta animalien portaerak aldatuz. Normalean ura ez badago oso kutsatuta, bere kabuz garbitzen da, baina beste itzulezina da.

2013(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea


Ur kontsumoa %16 murriztea lortu dute azken urte bian


Martxoaren 22an, Uraren Nazioarteko Eguna izan zela-eta eman ditu jakitera datuok Udalak. Iazko ur kontsumoaren datuak 2009koekin alderatuta jasotako emaitzak dira goian aipatutakoak.

Zehaztu dutenez, ur-eskaria %16 murriztuta, urtean %15eko diru-aurreztea lortu da, udal arduradunen arabera (urtean 145.000 euro). Nabarmendu dute baita 2011n, biztanleko 115 litro ur kontsumitu zela eguneko eta 2004an 130 litro.

Alkate Aitziber Irigorasek azaldu duenez, ur-hornidura sarearen kudeaketa hobetzeko eta kontsumoa murrizteko plangintzaren barruan jaso izan diren helburuak bete ditu Durangok: ur-eskaria murriztea (etxeetako, zerbitzuen  eta industria sektorekoa), batetik, eta, bestetik, sareko ur galtzeak edo kontrolik gabeko kontsumoa murriztea. Udaletxean bertan hasi ziren lehenego neurriak hartzen 2008an: instalazio guztietan ur-kontagailuak jarri ziren, ur-emariak jaisteko erreduktoreak ezarri ziren eraikin publikoetan eta udaleko lan-brigadaren Ekoskan ingurumen-egiaztagiria jarri zen martxan. "Horretara, eraikin publikoetan uraren kontsumoa %48 murriztea lortu genuen".

2009an, berriz, "ur-sarearen sektorizatzeagaz eta hornidura sarearen monitorizatzeagaz ur galerak murrizteko  plangintza" jarri zuen martxan Udalak. Horrek ur galerak detektatzeko neurriak ere batzen zituen. Espainiako inbertsio-funtsaren diru-laguntzekin egin zitzaion aurre plangintza horri; 700.000 euroan eman ziren lanok. Ur-hornidura sareari eta ura aurrezteri dagokionez aurrera eroan den egitasmo "garrantzitsuena" izan da hori.

Udaleko Gobernu Taldeak adierazi duenez, martxan jarritako egitasmo horren bitartez, %37 murriztu da kontrolik gabeko kontsumoa edota ur-galera maila. Ur-Partzuergoaren arabera, "normala" da sareko ur-galera maila hori, udal arduradunek jakin eragin dutenez.

Mikel Artaraz
HIRI GARRAIOAREN ALDE ONAK


AHAL DUZUN GUZTIETAN ERABILI GARRAIO PUBLIKOA
  • Ibilgailu pribatuak baino gutxiago kutsatzen du. Hirian egiten diren lekualdatzeen artean aukerarik ekologikoena da garraio publikoa, aireratzen diren gasak askoz ere gutxiago baitira.
  • Ibilgailu pribatuaren erabilera masiboak hiriak buxatzen ditu, eta zaratatsuago eta zikinago bihurtzen. Hori dela-eta, garraio publikoa aukera egokiena da hiriko mugikortasuna hobetzeko eta, neurri handi batean, auto ilarak saihesteko.
  • Gainera garraio publikoa erabiltzea auto pribatua erabiltzea baino merkeagoa da. Kalkulatu automobilaren gastuak, mantentze gastuak, asegurua, aparkalekua eta erregaia.
  • Denbora aurrezten duzu. Askotan, automobila erabiltzen dugunean denbora asko behar izaten dugu aparkalekua aurkitzeko saturatuta dauden inguruetan. Garraio publikoan bidaiatuta zailtasunik eta estresik gabe iristen zara nahi duzun tokira.

Mikel Artaraz

INGURUMEN-KRISIARI AURRE EGITEA 
Hirurogeiko hamarkadan, ezarritako hazkunde eredua zalantzan jartzen hasi zen, ingurumenean eragiten zuen inpaktua salatuz. Gizakia bere ingurumena –bertan murgildua egonik– modu desberdinean ikusten hasi zen eta gizaki-gizarte-ingurumen harremanen pertzepzio berri bat indartuz joan zen.
Urte haietan zehar, planetan areagotuz doan hondamena oztopa zezaketen hezkuntza-neurriak (besteak beste) proposatzen hasi ziren txosten eta agirietan.
Ingurumen hezkuntza, gaur egun ulertzen den moduan, kontzeptu berri samarra da, eta hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran lehen planoan azaldu zen. Berrikuntza hau da: ingurumenak hezkuntzaren helburu eta subjektu bilakatzeko adina indar hartu du, eta ez da hezkuntza-tresna, ikasi beharreko eduki edo baliabide didaktiko hutsa, lehen zen bezala.
Proposamen horiek elkarteen, gobernuz kanpoko erakundeen eta hezitzaileen ahalegina ekarri dute eta, ingurumen heziketaren kontzeptualizazioan laguntzeaz gain, batez ere praktikan jartzea lortu dute.
Mikel Artaraz

Hiri-mailako eta maila lokaleko eraginak

Hiri-mailako eraginei dagokienez, kontuan izan behar da industriak, berogailuek edo trafikoak igorritako gasak eremu geografiko txikietan kontzentratzen direla, sakabanatzeko zailtasunak izaten dituztela eta hartzaileengandik oso distantzia txikira egoten direla. Airearen kalitate txarrak dituen ondorioak kasu bakoitzean dauden poluitzaileen araberakoak dira, bai eta horien eraginpean emandako denboraren araberakoak ere. Oro har, leku jakin bateko atmosferaren poluzioak ondorio kaltegarriak izaten ditu pertsonen osasunean, esate baterako, arnas hartzeko zailtasunak, muki-mintzetan kalteak, kantzerigenoak izan daitezkeen poluitzaileen eraginpean dauden populazioetan minbizia handitzea, metal astunetatik eratorritako beste pozoitze-mota batzuk, etab. Ekosistemei ere eragiten die, poluitzaile batzuek landareen edo animalien populazioengan eragina baitute. Horrez gain, erabilera arrunteko ondasunetan edo kultura-ondasunetan ere kalte materialak sortzen dira, adibidez, metalen edo harrien korrosioa, pintura edo goma bezalako material organiko batzuen oxidatzea, edo fatxaden gainean partikulak metatzea.

Mikel Artaraz

2013(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

Lauaxeta Ikastola Aktibatu+ Programan parte hartzen ari da. Programa horren helburua da eskolan energiaren erabilera hobea egitea, bertako langileen eta ikasleen ohiturak aldatuz.

Prozesu horri hasiera emateko, Lauaxeta Ikastolak lehenengo ikuskapena egin du, gaur egun erabiltzen den energia-kantitatea zehaztu eta energiarekin zerikusia duten ohitura desegokiak antzemateko. Lehenengo ikuskapenaren emaitzak txosten honetan jaso dira.

Ondoko taulan ageri da eskolan 4 astetan
(neurketa-aldia: 2012ko azaroa eta abendua bitartean) erabiltzen den energia-kantitatea (elektrizitatea eta gasa) eta horrek sortzen duen CO2 kantitatea. Horrekin batera, ikasturtean sortzen den CO2 kantitatea ere ageri da.


Urtebetean, energia kontsumoak sortutako CO2 kantitatea honen parekoa da:




Ondorioa
Orain arte entregatutako datuak oso interesgarriak dira. Lan egokia egin da hurrengo komunikazio kanpaina dibertigarri eta eraginkorrak prestatzen lagunduko duena. Hauek dira Lauaxeta Ikastolan Aktibatu+ taldeak bere komunikazio kanpainen bidez hobetzen lagundu beharko lukeen arlo nagusiak: 
  • Argiak 
  • Tresna Informatikoak ( monitoreak/ ordenagailuak/ eramangarriak)
  • Inprimagailuak

 Pasadan urteko datuekin konparatu ditugu eta honako emaitzalk lortu ditugu

Beraz, ondorio bezala atara daikegu, hobetzen jarraitu behar dugula, nahiz eta pasadan urtetik ona hobetu izan.

2013(e)ko maiatzaren 2(a), osteguna


Krisi isuriak ingurumenari kalte



Krisi ekonomikoak ingurumenari ere eragiten dio. Epe motzera begiratuta, onerako ere izan daitekeela pentsa dezake batek baino gehiagok: jendeak gauza gehiago birziklatuko ditu, energia eta erregai gutxiago kontsumituko du, eta erositako gauzak hobeto zainduko ditu, gehiago iraun dezaten. Baina erakunde ekologistak oso kezkatuta daude, eta erakunde publikoei begira, ea orain ez duten joera aldatuko eta iraunkortasunaren aldeko lana bigarren mailan jarriko. Ahalegin guztiak ekonomia indartzera eta bultzatzera bideratzen badituzte, eta horrek erabateko lehentasuna hartzen badu, ingurumenak kalte handiak jasan ditzake.

WWF/Adena erakundearen Petrolioaren Behatokiak emandako datuen arabera, 2008ko lehen seihilekoan, Espainian dezente gutxitu dira CO2 isuriak, jendeak gutxiago kontsumitu dituelako gasolioa eta gasolina. Baina ez da izan Espainiako kontua soilik: mundu guztian gutxitu dira isuriak. Itxura guztien arabera, krisi ekonomikoak eragin du hori, eta petrolioak azken hilabeteetan izan duen prezioak.
   Mikel Artaraz