Ingurumenak osasunean duen eragina azaltzen duten bideo batzuk, gure ikaskide batzuk eginikoak. Ea gustokoak dituzuen
Blog honetan, Lauaxetan agenda 21-ean egindako ekintzak eta munduan, inguruan, gertatzen diren berrien informazioa emango da.
2013(e)ko abenduaren 20(a), ostirala
2013(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena
Yolanda Tifoia
Orain dela bi aste,
Filipinasek lur planetan gertatu den tifoi arriskutsuenetariko bat jaso zuen. Tifoiak Yolanda du izena, eta
sortutako kalteak ugariak izan dira.
Tifoiak, Ozeano Barean
eta Indiako Ozeanoan gertatzen diren fenomeno
meteorologikoak dira. Behe-presio gune (inguruko presio atmosferikoa baino
txikiagoa duen gunea) baten inguruan sortzen diren ekaitz sistemak dira, eta
normalean haize bortitzak, tornadoak,
uholdezko euriak eta itsas handi zikloikoak sortzen dituzte. Zikloiak;
nukleo beroa (begi izenekoa), begi inguruko hormak eta inguruan euri alboak
dituzte, hauek dira benetan kalteak sortzen dituztenak.
Tifoi bat sortzeko,
hurrengo ezaugarriak eman behar dira: Itsasoko ura, 26,5ºC-tan egon behar da, gainazala oso arin izoztu behar da,hezetasun handiko ingurunea izan behar
da, aire masa hotz bat egon behar da azkar jaisten dena eta ekuatoretik 10
gradutara kokatuta dauden lekuetan gertatzen dira; hau da ezaugarri guzti hauen nahasketak tifoiak sortzen ditu.
Tifoi bat zer den
jakinda, argiago ikusi dezakegu Yolanda tifoiaren eragina. Dakigunez,
tropikoetan gertatzen den fenomeno atmosferikoa da, 26,5ºC inguru gertatzen dena. Horregatik
Filipinasen tifoiak maiz ematen dira, baina kasu honetan, negutegi efektua dela eta gure planetako itsasoen uraren tenperatura
izugarri igotzen ari denez Yolanda tifoiak izugarrizko kalteak ekarri ditu.
Ozeano Bareko tenperatura 30ºC ingurukoa da eta honen ondorioz gertatzen
diren fenomeno atmosferiko guztiak gero eta bortitzagoak dira.
Informazio gehigarria:
http://www.eitb.com/eu/albisteak/mundua/osoa/1734538/yolanda-tifoia-filipinetan--milaka-lagun-ebakuatu-dituzte/
ARANTZA
LANDA ETA ANDOITZ ARTETXE
FLORA
Kaixo
lagunok, ni Flora naiz. Orain dela urte gutxi heldu nintzen ikastola honetara.
Gure Lur maite honen berri ematera nator. Bere egoera hobeto azaltzeko orain
oso famatua den bidai espazial harrigarria egin dut. Zuek egora ulertzeko ipuin
baten bitartez kontatuko dizuet:
“Bazen behin mundu ilun bat. Bere
kolorerik nagusiena beltza zena. Mundu hori Lurra zen. Ikusten zen Lurra triste
zegoela, bere aurpegia malkoz beteta zegoen eta. Orain dela 200 urte Lurrak
zuen kolore berde bizi hori guztiz galdu egin zen gizakiaren eraginez. Superpopulazioak,
denbora tarte txikian jende kopurua izugarria gehitzea, industria asko egotea
bultzatu zuen. Eta honek, airearen kutsadura eragin zuen. Honez gain, itsasoan zeuden arrainak
desagertu ziren arrantza masiboa zela eta. Ondorio nabarmenena Lurraren barneko
tenperaturaren goraldia izan zen. Penagarria zen Lurra egoera horretan ikustea.
Eta hala izan bazan, sar dadila kalabazan eta ager dadila Lauaxetako plazan. “

Flora
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)