Eusko Jaurlaritzak ordezkaritza bidali du New Yorkera, NBEk
antolatutako goi bilerara.
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak "borondate
falta" leporatu die herrialde aberatsei, klima aldaketaren kontra neurriak
hartzeko garaian. "Irtenbide kapitalistak" proposatzen dituztela uste
du. "Amerikatik protesta egiten dugu, eta gure haserrea adierazten dugu ekonomia berdea deitu nahi
dituzten eredu horien aurrean".
Bilera hasi aurretik, hala mintzatu da Ban Ki-moon:
"Klima aldaketaren kostua zerbait jasanezina bilakatzen ari da; gobernu
guztiei eskatzen diet akordio adierazgarri batekiko konpromisoa har
dezaten".
Obamak
plan bat aurkeztea espero da; horren arabera, 2030. urtearen aurretik AEBetako
zentral elektrikoen karbono isuriak %30 gutxituko lirateke.
.
Aruna Gascón.
2014(e)ko urriaren 21(a), asteartea
GAIA
TEORIA ( James Lovelock)
“Lurra bizirik dago
eta organismo konplexu bat da” Lovelocken hitzetan. 40 urtegaz elektroien detektagailua
asmatu eban. Zientziaren aurrerakuntza honegaz; urruneko lurraldeetan
substantzia toxikoak detektatzea, Antartidan adibidez, eta ozono geruzaren
handipena aztertzea ahalbidetu ebazan.
Zientzialariaren ustetan,
tenperaturaren izugarrizko igoera izango da lurraren suntsitzearen faktore
nagusia. 2040.urterako Europa Sahara lurraldearen baldintza bardinak izango
dauz eta Londreseko zati handi bat, ur azpian murgilduta geratuko da.
Lovelocken aburuz, Lurra
eboluzioaren era berean jokatzen dau, hau da, ez da era lineal batean
eboluzionatzen, aldaketa handiak izaten dauz. Haratago joanda, bat-bateko
aldaketak arruntagoak dira denbora luzean ematen diranak baino.
Lehen esan bezala, Lurra
super-organismo bat da. Faktore askok osatzen daben sare batez osatuta dago (
ozeanoak, izaki bizidunak…) eta euren arteko elkar ekintzak nolabait
biosferaren oreka mantentzen dabe. Horregatik Lurra organismo jakintsua da.
Bere jakinduriaren giltza, eboluzioa da. Hau guztia, Lovelocken teoriaren
oinarria da.
Planeta ezin daiteke aurrera atera
momentu honetan. Birziklatze edo mota horretako ekintzak, ez dabe ezertarako
balio. Beranduegi da gauzak aldatzeko. 1967.urtean agian, irtenbideren bat
bilatzeko aukera izan gendun baina gaur egun beranduegi da. Horrez gain, ez dau
energia berriztagarrietan sinesten, gure gizartea energia horregaz mantentzea
ezinezkoa dalako, berak energia nuklearrean sinesten dau. Berotegi efektuak
adibidez, planetaren zati handi bat deuseztatuko dau eta izaki bizidunen %80
desagerraraziko dau.
James Lovelocken aholkua honen
guztiaren aurrean, hurrengoa da: “ Bizitzaz goza ezazu, 20 urte barru gauzak
izugarrizko aldaketa jasango dabelako”.
“Link” hua Laredon
egondako olatuei buruz doa. Hemen ikusi ahal dugu egondako hondamendiak eta ondorioak.
Argazkien eta bideoen bidez, Laredoko aldaketa adierazten du. Katastrofea baino lehen eta katastrofea pasa ostean.
Eta bere helburu garrantzitsuenak, zergatik gertatu den, zelan konpondu daiteke
eta irtenbide bat aurkitzea dira.
Hurrengo bideo honetan, azkenaldian hain aipatuak izan diren ekaitzen eta tenporalaren irudi batzuk agertzen dira.. Ekaitz hauek izugarrizko kalteak sortu dabez ingurumenean. Baina zein da eragile nagusiena? Naturak bakarrik sortu dau? Ala gizakion ekintzak baita ere eragina daukie?