2014(e)ko urriakren 21(a), asteartea




GAIA TEORIA ( James Lovelock)


            “Lurra bizirik dago eta organismo konplexu bat da” Lovelocken hitzetan. 40 urtegaz elektroien detektagailua asmatu eban. Zientziaren aurrerakuntza honegaz; urruneko lurraldeetan substantzia toxikoak detektatzea, Antartidan adibidez, eta ozono geruzaren handipena aztertzea ahalbidetu ebazan.
            Zientzialariaren ustetan, tenperaturaren izugarrizko igoera izango da lurraren suntsitzearen faktore nagusia. 2040.urterako Europa Sahara lurraldearen baldintza bardinak izango dauz eta Londreseko zati handi bat, ur azpian murgilduta geratuko da.
            Lovelocken aburuz, Lurra eboluzioaren era berean jokatzen dau, hau da, ez da era lineal batean eboluzionatzen, aldaketa handiak izaten dauz. Haratago joanda, bat-bateko aldaketak arruntagoak dira denbora luzean ematen diranak baino.
            Lehen esan bezala, Lurra super-organismo bat da. Faktore askok osatzen daben sare batez osatuta dago ( ozeanoak, izaki bizidunak…) eta euren arteko elkar ekintzak nolabait biosferaren oreka mantentzen dabe. Horregatik Lurra organismo jakintsua da. Bere jakinduriaren giltza, eboluzioa da. Hau guztia, Lovelocken teoriaren oinarria da.
            Planeta ezin daiteke aurrera atera momentu honetan. Birziklatze edo mota horretako ekintzak, ez dabe ezertarako balio. Beranduegi da gauzak aldatzeko. 1967.urtean agian, irtenbideren bat bilatzeko aukera izan gendun baina gaur egun beranduegi da. Horrez gain, ez dau energia berriztagarrietan sinesten, gure gizartea energia horregaz mantentzea ezinezkoa dalako, berak energia nuklearrean sinesten dau. Berotegi efektuak adibidez, planetaren zati handi bat deuseztatuko dau eta izaki bizidunen %80 desagerraraziko dau.
            James Lovelocken aholkua honen guztiaren aurrean, hurrengoa da: “ Bizitzaz goza ezazu, 20 urte barru gauzak izugarrizko aldaketa jasango dabelako”.



 ANE RAFOLS.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina