Eusko Jaurlaritzak ordezkaritza bidali du New Yorkera, NBEk
antolatutako goi bilerara.
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak "borondate
falta" leporatu die herrialde aberatsei, klima aldaketaren kontra neurriak
hartzeko garaian. "Irtenbide kapitalistak" proposatzen dituztela uste
du. "Amerikatik protesta egiten dugu, eta gure haserrea adierazten dugu ekonomia berdea deitu nahi
dituzten eredu horien aurrean".
Bilera hasi aurretik, hala mintzatu da Ban Ki-moon:
"Klima aldaketaren kostua zerbait jasanezina bilakatzen ari da; gobernu
guztiei eskatzen diet akordio adierazgarri batekiko konpromisoa har
dezaten".
Obamak
plan bat aurkeztea espero da; horren arabera, 2030. urtearen aurretik AEBetako
zentral elektrikoen karbono isuriak %30 gutxituko lirateke.
.
Aruna Gascón.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina