2013(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

Ingurumenak osasunean duen eragina azaltzen duten bideo batzuk, gure ikaskide batzuk eginikoak. Ea gustokoak dituzuen
 
2013(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena

Yolanda Tifoia

Orain dela bi aste, Filipinasek lur planetan gertatu den tifoi arriskutsuenetariko bat  jaso zuen. Tifoiak Yolanda du izena, eta sortutako kalteak ugariak izan dira.

Tifoiak, Ozeano Barean eta Indiako Ozeanoan gertatzen diren fenomeno meteorologikoak dira. Behe-presio gune (inguruko presio atmosferikoa baino txikiagoa duen gunea) baten inguruan sortzen diren ekaitz sistemak dira, eta normalean haize bortitzak, tornadoak, uholdezko euriak eta itsas handi zikloikoak sortzen dituzte. Zikloiak; nukleo beroa (begi izenekoa), begi inguruko hormak eta inguruan euri alboak dituzte, hauek dira benetan kalteak sortzen dituztenak.

Tifoi bat sortzeko, hurrengo ezaugarriak eman behar dira: Itsasoko ura, 26,5ºC-tan egon behar da, gainazala oso arin izoztu behar da,hezetasun handiko ingurunea izan behar da, aire masa hotz bat egon behar da azkar jaisten dena eta ekuatoretik 10 gradutara kokatuta dauden lekuetan gertatzen dira; hau da ezaugarri guzti hauen nahasketak tifoiak sortzen ditu.

Tifoi bat zer den jakinda, argiago ikusi dezakegu Yolanda tifoiaren eragina. Dakigunez, tropikoetan gertatzen den fenomeno atmosferikoa da,  26,5ºC inguru gertatzen dena. Horregatik Filipinasen tifoiak maiz ematen dira, baina kasu honetan, negutegi efektua dela eta gure planetako itsasoen uraren tenperatura izugarri igotzen ari denez Yolanda tifoiak izugarrizko kalteak ekarri ditu. Ozeano Bareko tenperatura 30ºC  ingurukoa da eta honen ondorioz gertatzen diren fenomeno atmosferiko guztiak gero eta bortitzagoak dira.
 
Informazio gehigarria:
 
ARANTZA LANDA ETA ANDOITZ ARTETXE
 
FLORA

Kaixo lagunok, ni Flora naiz. Orain dela urte gutxi heldu nintzen ikastola honetara. Gure Lur maite honen berri ematera nator. Bere egoera hobeto azaltzeko orain oso famatua den bidai espazial harrigarria egin dut. Zuek egora ulertzeko ipuin baten bitartez kontatuko dizuet:

“Bazen behin mundu ilun bat. Bere kolorerik nagusiena beltza zena. Mundu hori Lurra zen. Ikusten zen Lurra triste zegoela, bere aurpegia malkoz beteta zegoen eta. Orain dela 200 urte Lurrak zuen kolore berde bizi hori guztiz galdu egin zen gizakiaren eraginez. Superpopulazioak, denbora tarte txikian jende kopurua izugarria gehitzea, industria asko egotea bultzatu zuen. Eta honek, airearen kutsadura eragin zuen.  Honez gain, itsasoan zeuden arrainak desagertu ziren arrantza masiboa zela eta. Ondorio nabarmenena Lurraren barneko tenperaturaren goraldia izan zen. Penagarria zen Lurra egoera horretan ikustea. Eta hala izan bazan, sar dadila kalabazan eta ager dadila Lauaxetako plazan.

ZER EGINGO DUZU ZUK HAU LORTZEKO?

       Flora