Orain dela bi aste,
Filipinasek lur planetan gertatu den tifoi arriskutsuenetariko bat jaso zuen. Tifoiak Yolanda du izena, eta
sortutako kalteak ugariak izan dira.
Tifoiak, Ozeano Barean
eta Indiako Ozeanoan gertatzen diren fenomeno
meteorologikoak dira. Behe-presio gune (inguruko presio atmosferikoa baino
txikiagoa duen gunea) baten inguruan sortzen diren ekaitz sistemak dira, eta
normalean haize bortitzak, tornadoak,
uholdezko euriak eta itsas handi zikloikoak sortzen dituzte. Zikloiak;
nukleo beroa (begi izenekoa), begi inguruko hormak eta inguruan euri alboak
dituzte, hauek dira benetan kalteak sortzen dituztenak.
Tifoi bat sortzeko,
hurrengo ezaugarriak eman behar dira: Itsasoko ura, 26,5ºC-tan egon behar da, gainazala oso arin izoztu behar da,hezetasun handiko ingurunea izan behar
da, aire masa hotz bat egon behar da azkar jaisten dena eta ekuatoretik 10
gradutara kokatuta dauden lekuetan gertatzen dira; hau da ezaugarri guzti hauen nahasketak tifoiak sortzen ditu.
Tifoi bat zer den
jakinda, argiago ikusi dezakegu Yolanda tifoiaren eragina. Dakigunez,
tropikoetan gertatzen den fenomeno atmosferikoa da, 26,5ºC inguru gertatzen dena. Horregatik
Filipinasen tifoiak maiz ematen dira, baina kasu honetan, negutegi efektua dela eta gure planetako itsasoen uraren tenperatura
izugarri igotzen ari denez Yolanda tifoiak izugarrizko kalteak ekarri ditu.
Ozeano Bareko tenperatura 30ºC ingurukoa da eta honen ondorioz gertatzen
diren fenomeno atmosferiko guztiak gero eta bortitzagoak dira.
Informazio gehigarria:
http://www.eitb.com/eu/albisteak/mundua/osoa/1734538/yolanda-tifoia-filipinetan--milaka-lagun-ebakuatu-dituzte/
ARANTZA
LANDA ETA ANDOITZ ARTETXE
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina