GAIA
TEORIA ( James Lovelock)
“Lurra bizirik dago
eta organismo konplexu bat da” Lovelocken hitzetan. 40 urtegaz elektroien detektagailua
asmatu eban. Zientziaren aurrerakuntza honegaz; urruneko lurraldeetan
substantzia toxikoak detektatzea, Antartidan adibidez, eta ozono geruzaren
handipena aztertzea ahalbidetu ebazan.
Zientzialariaren ustetan,
tenperaturaren izugarrizko igoera izango da lurraren suntsitzearen faktore
nagusia. 2040.urterako Europa Sahara lurraldearen baldintza bardinak izango
dauz eta Londreseko zati handi bat, ur azpian murgilduta geratuko da.
Lovelocken aburuz, Lurra
eboluzioaren era berean jokatzen dau, hau da, ez da era lineal batean
eboluzionatzen, aldaketa handiak izaten dauz. Haratago joanda, bat-bateko
aldaketak arruntagoak dira denbora luzean ematen diranak baino.
Lehen esan bezala, Lurra
super-organismo bat da. Faktore askok osatzen daben sare batez osatuta dago (
ozeanoak, izaki bizidunak…) eta euren arteko elkar ekintzak nolabait
biosferaren oreka mantentzen dabe. Horregatik Lurra organismo jakintsua da.
Bere jakinduriaren giltza, eboluzioa da. Hau guztia, Lovelocken teoriaren
oinarria da.
Planeta ezin daiteke aurrera atera
momentu honetan. Birziklatze edo mota horretako ekintzak, ez dabe ezertarako
balio. Beranduegi da gauzak aldatzeko. 1967.urtean agian, irtenbideren bat
bilatzeko aukera izan gendun baina gaur egun beranduegi da. Horrez gain, ez dau
energia berriztagarrietan sinesten, gure gizartea energia horregaz mantentzea
ezinezkoa dalako, berak energia nuklearrean sinesten dau. Berotegi efektuak
adibidez, planetaren zati handi bat deuseztatuko dau eta izaki bizidunen %80
desagerraraziko dau.
James Lovelocken aholkua honen
guztiaren aurrean, hurrengoa da: “ Bizitzaz goza ezazu, 20 urte barru gauzak
izugarrizko aldaketa jasango dabelako”.
ANE RAFOLS.