2013(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena

Yolanda Tifoia


 
 

Orain dela bi aste, Filipinasek lur planetan gertatu den tifoi arriskutsuenetariko bat  jaso zuen. Tifoiak Yolanda du izena, eta sortutako kalteak ugariak izan dira.

 

Tifoiak, Ozeano Barean eta Indiako Ozeanoan gertatzen diren fenomeno meteorologikoak dira. Behe-presio gune (inguruko presio atmosferikoa baino txikiagoa duen gunea) baten inguruan sortzen diren ekaitz sistemak dira, eta normalean haize bortitzak, tornadoak, uholdezko euriak eta itsas handi zikloikoak sortzen dituzte. Zikloiak; nukleo beroa (begi izenekoa), begi inguruko hormak eta inguruan euri alboak dituzte, hauek dira benetan kalteak sortzen dituztenak.

 

Tifoi bat sortzeko, hurrengo ezaugarriak eman behar dira: Itsasoko ura, 26,5ºC-tan egon behar da, gainazala oso arin izoztu behar da,hezetasun handiko ingurunea izan behar da, aire masa hotz bat egon behar da azkar jaisten dena eta ekuatoretik 10 gradutara kokatuta dauden lekuetan gertatzen dira; hau da ezaugarri guzti hauen nahasketak tifoiak sortzen ditu.

 

Tifoi bat zer den jakinda, argiago ikusi dezakegu Yolanda tifoiaren eragina. Dakigunez, tropikoetan gertatzen den fenomeno atmosferikoa da,  26,5ºC inguru gertatzen dena. Horregatik Filipinasen tifoiak maiz ematen dira, baina kasu honetan, negutegi efektua dela eta gure planetako itsasoen uraren tenperatura izugarri igotzen ari denez Yolanda tifoiak izugarrizko kalteak ekarri ditu. Ozeano Bareko tenperatura 30ºC  ingurukoa da eta honen ondorioz gertatzen diren fenomeno atmosferiko guztiak gero eta bortitzagoak dira.
 
 


 
 
Informazio gehigarria:
 
 
ARANTZA LANDA ETA ANDOITZ ARTETXE
 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina