Eusko Jaurlaritzak ordezkaritza bidali du New Yorkera, NBEk
antolatutako goi bilerara.
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak "borondate
falta" leporatu die herrialde aberatsei, klima aldaketaren kontra neurriak
hartzeko garaian. "Irtenbide kapitalistak" proposatzen dituztela uste
du. "Amerikatik protesta egiten dugu, eta gure haserrea adierazten dugu ekonomia berdea deitu nahi
dituzten eredu horien aurrean".
Bilera hasi aurretik, hala mintzatu da Ban Ki-moon:
"Klima aldaketaren kostua zerbait jasanezina bilakatzen ari da; gobernu
guztiei eskatzen diet akordio adierazgarri batekiko konpromisoa har
dezaten".
Obamak
plan bat aurkeztea espero da; horren arabera, 2030. urtearen aurretik AEBetako
zentral elektrikoen karbono isuriak %30 gutxituko lirateke.
.
Aruna Gascón.
2014(e)ko urriaren 21(a), asteartea
GAIA
TEORIA ( James Lovelock)
“Lurra bizirik dago
eta organismo konplexu bat da” Lovelocken hitzetan. 40 urtegaz elektroien detektagailua
asmatu eban. Zientziaren aurrerakuntza honegaz; urruneko lurraldeetan
substantzia toxikoak detektatzea, Antartidan adibidez, eta ozono geruzaren
handipena aztertzea ahalbidetu ebazan.
Zientzialariaren ustetan,
tenperaturaren izugarrizko igoera izango da lurraren suntsitzearen faktore
nagusia. 2040.urterako Europa Sahara lurraldearen baldintza bardinak izango
dauz eta Londreseko zati handi bat, ur azpian murgilduta geratuko da.
Lovelocken aburuz, Lurra
eboluzioaren era berean jokatzen dau, hau da, ez da era lineal batean
eboluzionatzen, aldaketa handiak izaten dauz. Haratago joanda, bat-bateko
aldaketak arruntagoak dira denbora luzean ematen diranak baino.
Lehen esan bezala, Lurra
super-organismo bat da. Faktore askok osatzen daben sare batez osatuta dago (
ozeanoak, izaki bizidunak…) eta euren arteko elkar ekintzak nolabait
biosferaren oreka mantentzen dabe. Horregatik Lurra organismo jakintsua da.
Bere jakinduriaren giltza, eboluzioa da. Hau guztia, Lovelocken teoriaren
oinarria da.
Planeta ezin daiteke aurrera atera
momentu honetan. Birziklatze edo mota horretako ekintzak, ez dabe ezertarako
balio. Beranduegi da gauzak aldatzeko. 1967.urtean agian, irtenbideren bat
bilatzeko aukera izan gendun baina gaur egun beranduegi da. Horrez gain, ez dau
energia berriztagarrietan sinesten, gure gizartea energia horregaz mantentzea
ezinezkoa dalako, berak energia nuklearrean sinesten dau. Berotegi efektuak
adibidez, planetaren zati handi bat deuseztatuko dau eta izaki bizidunen %80
desagerraraziko dau.
James Lovelocken aholkua honen
guztiaren aurrean, hurrengoa da: “ Bizitzaz goza ezazu, 20 urte barru gauzak
izugarrizko aldaketa jasango dabelako”.
“Link” hua Laredon
egondako olatuei buruz doa. Hemen ikusi ahal dugu egondako hondamendiak eta ondorioak.
Argazkien eta bideoen bidez, Laredoko aldaketa adierazten du. Katastrofea baino lehen eta katastrofea pasa ostean.
Eta bere helburu garrantzitsuenak, zergatik gertatu den, zelan konpondu daiteke
eta irtenbide bat aurkitzea dira.
Hurrengo bideo honetan, azkenaldian hain aipatuak izan diren ekaitzen eta tenporalaren irudi batzuk agertzen dira.. Ekaitz hauek izugarrizko kalteak sortu dabez ingurumenean. Baina zein da eragile nagusiena? Naturak bakarrik sortu dau? Ala gizakion ekintzak baita ere eragina daukie?
2013(e)ko abenduaren 20(a), ostirala
Ingurumenak osasunean duen eragina azaltzen duten bideo batzuk, gure ikaskide batzuk eginikoak. Ea gustokoak dituzuen
Orain dela bi aste,
Filipinasek lur planetan gertatu den tifoi arriskutsuenetariko bat jaso zuen. Tifoiak Yolanda du izena, eta
sortutako kalteak ugariak izan dira.
Tifoiak, Ozeano Barean
eta Indiako Ozeanoan gertatzen diren fenomeno
meteorologikoak dira. Behe-presio gune (inguruko presio atmosferikoa baino
txikiagoa duen gunea) baten inguruan sortzen diren ekaitz sistemak dira, eta
normalean haize bortitzak, tornadoak,
uholdezko euriak eta itsas handi zikloikoak sortzen dituzte. Zikloiak;
nukleo beroa (begi izenekoa), begi inguruko hormak eta inguruan euri alboak
dituzte, hauek dira benetan kalteak sortzen dituztenak.
Tifoi bat sortzeko,
hurrengo ezaugarriak eman behar dira: Itsasoko ura, 26,5ºC-tan egon behar da, gainazala oso arin izoztu behar da,hezetasun handiko ingurunea izan behar
da, aire masa hotz bat egon behar da azkar jaisten dena eta ekuatoretik 10
gradutara kokatuta dauden lekuetan gertatzen dira; hau da ezaugarri guzti hauen nahasketak tifoiak sortzen ditu.
Tifoi bat zer den
jakinda, argiago ikusi dezakegu Yolanda tifoiaren eragina. Dakigunez,
tropikoetan gertatzen den fenomeno atmosferikoa da,26,5ºC inguru gertatzen dena. Horregatik
Filipinasen tifoiak maiz ematen dira, baina kasu honetan, negutegi efektua dela eta gure planetako itsasoen uraren tenperatura
izugarri igotzen ari denez Yolanda tifoiak izugarrizko kalteak ekarri ditu.
Ozeano Bareko tenperatura 30ºCingurukoa da eta honen ondorioz gertatzen
diren fenomeno atmosferiko guztiak gero eta bortitzagoak dira.
Kaixo
lagunok, ni Flora naiz. Orain dela urte gutxi heldu nintzen ikastola honetara.
Gure Lur maite honen berri ematera nator. Bere egoera hobeto azaltzeko orain
oso famatua den bidai espazial harrigarria egin dut. Zuek egora ulertzeko ipuin
baten bitartez kontatuko dizuet:
“Bazen behin mundu ilun bat. Bere
kolorerik nagusiena beltza zena. Mundu hori Lurra zen. Ikusten zen Lurra triste
zegoela, bere aurpegia malkoz beteta zegoen eta. Orain dela 200 urte Lurrak
zuen kolore berde bizi hori guztiz galdu egin zen gizakiaren eraginez. Superpopulazioak,
denbora tarte txikian jende kopurua izugarria gehitzea, industria asko egotea
bultzatu zuen. Eta honek, airearen kutsadura eragin zuen.Honez gain, itsasoan zeuden arrainak
desagertu ziren arrantza masiboa zela eta. Ondorio nabarmenena Lurraren barneko
tenperaturaren goraldia izan zen. Penagarria zen Lurra egoera horretan ikustea.
Eta hala izan bazan, sar dadila kalabazan eta ager dadila Lauaxetako plazan. “
Kaixo
lagunok, ni Flora naiz. Orain dela urte gutxi heldu nintzen ikastola honetara.
Gure Lur maite honen berri ematera nator. Bere egoera hobeto azaltzeko orain
oso famatua den bidai espazial harrigarria egin dut. Zuek egora ulertzeko ipuin
baten bitartez kontatuko dizuet:
“Bazen behin mundu ilun bat. Bere
kolorerik nagusiena beltza zena. Mundu hori Lurra zen. Ikusten zen Lurra triste
zegoela, bere aurpegia malkoz beteta zegoen eta. Orain dela 200 urte Lurrak
zuen kolore berde bizi hori guztiz galdu egin zen gizakiaren eraginez. Superpopulazioak,
denbora tarte txikian jende kopurua izugarria gehitzea, industria asko egotea
bultzatu zuen. Eta honek, airearen kutsadura eragin zuen.Honez gain, itsasoan zeuden arrainak
desagertu ziren arrantza masiboa zela eta. Ondorio nabarmenena Lurraren barneko
tenperaturaren goraldia izan zen. Penagarria zen Lurra egoera horretan ikustea.
Eta hala izan bazan, sar dadila kalabazan eta ager dadila Lauaxetako plazan. “
Karniboroak haragijale izaki, etsai izan ditugu sarri. Baserrietako txitak eta oiloak direla, larreetako ardiak, edo erreketako arrainak, ohikoa izan da piztia horiekiko ezinikusia. Eta tranpak eta pozoiak erabiliz egin izan diegu aurre. "Tranpak ez dira hain kaltegarriak ,tranpa batekin gehienez ere animalia bat edo bi hilko dituzu. Baina, pozoia... Pozoi asko zabal daiteke ahalegin gutxirekin, eta ez dakizu zenbat animalia hiltzen ari zaren, ez eta zer animalia ere. Pozoia benetako mehatxua izatera iritsi zen. Otsoari, adibidez, kalte asko egin dio pozoiak". Baina egoera aldatu egin da."Gaur egun, tranpak jartzea ez da hain ohikoa, eta zorionez, pozoia dagoeneko ez da erabiltzen. Oso arraroa da gaur egun Euskal Herrian pozoia ikustea. Egundoko aurrerakada izan da hori". Euskal Herrian biodibertsitatea haragijaleetean 12 espezietan banatuta dago eta batzuk behera egin dute ehizaren eraginez.
Bi urte igaro dira Fukushiman
lehenik hondamendi naturala eta haren ondotik nuklearra gertatu zirela, eta
egoera bere onera etorri gabe dago oraindik. Normaltasunera itzultzeak luze
joko du, gainera: iazko gobernuak egindako planaren arabera, 40 urte inguru
beharko dira hondatutako erreaktoreak kentzeko eta zentrala erabat eraisteko.
Oraingo gobernuak, ordea, epeak laburtu nahi ditu, eta horretara bideratu du
aurrekontuen zati bat.
Izan ere, hondamendiaren aurretik, Japoniak zentral nuklearretatik
lortzen zuen elektrizitatearen % 30. Hala eta guztiz ere, geroztik geldirik
daude herrialdean egoera onean dauden 50 erreaktoretatik 48. Berez, horien
ordez, energia berriztagarrietan oinarritutako instalazioak irekitzeko asmoa
zutela adierazi zuen gobernuak, eguzki-energia, eolikoa eta olatuena
baliatzeko. Hala ere, badirudi energia nuklearra ere ez duela baztertu nahi,
eta zentralak segurtasun-neurri berrietara egokitzeko lanak azkartu nahi ditu.
Islandia munduko aktibitate bolkaniko gehien duen herrialdea da. Hauek herrialdearen erdian agrtu zen arrakalagatik agertu dira eta oraindik aktibo diraute hau mugitzen delako.Bolkana hauek garrantzia historiko handia dute, eztanda egitean sumendiak aztarnak utzi ditu eta horrek nutrienteak daramatela. Denborarekin nutriente horrek izotzaren azpian geratzen joan ziren eta gaur egun aztertu daikegu zein den garai hartan egon zen nutriente kantitaea. Islandian bizitzeko arrisku mapak egin behar dira, etxebizitzak zabaltzerakoan bolkan askok izugarrrizko arriskua delako.
Uraren erabilera masiboa industrietan da honen kutsaduraren eragin zuzena, uraren propietateak zuzenean aldatzen direlako. Gero guk sortzen dugun kutsadura organikoa baita uraren kolorea aldatzen du estekikoki itsusia eginez, marroiak eta usain txarrekoak. Baita eragin handia daukagu detergenteen erabilera masiboarekin, asko erabiltzen ditugulako gure arropak garbitzeko eta gero urara botatzean pHa bajatzen da azidoa bihurtuz eta animalien portaerak aldatuz. Normalean ura ez badago oso kutsatuta, bere kabuz garbitzen da, baina beste itzulezina da.
2013(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea
Ur kontsumoa %16 murriztea lortu dute azken urte bian
Martxoaren 22an, Uraren Nazioarteko Eguna izan zela-eta eman ditu jakitera datuok Udalak. Iazko ur kontsumoaren datuak 2009koekin alderatuta jasotako emaitzak dira goian aipatutakoak.
Zehaztu dutenez, ur-eskaria %16 murriztuta, urtean %15eko diru-aurreztea lortu da, udal arduradunen arabera (urtean 145.000 euro). Nabarmendu dute baita 2011n, biztanleko 115 litro ur kontsumitu zela eguneko eta 2004an 130 litro.
Alkate Aitziber Irigorasek azaldu duenez, ur-hornidura sarearen kudeaketa hobetzeko eta kontsumoa murrizteko plangintzaren barruan jaso izan diren helburuak bete ditu Durangok: ur-eskaria murriztea (etxeetako, zerbitzuen eta industria sektorekoa), batetik, eta, bestetik, sareko ur galtzeak edo kontrolik gabeko kontsumoa murriztea. Udaletxean bertan hasi ziren lehenego neurriak hartzen 2008an: instalazio guztietan ur-kontagailuak jarri ziren, ur-emariak jaisteko erreduktoreak ezarri ziren eraikin publikoetan eta udaleko lan-brigadaren Ekoskan ingurumen-egiaztagiria jarri zen martxan. "Horretara, eraikin publikoetan uraren kontsumoa %48 murriztea lortu genuen".
2009an, berriz, "ur-sarearen sektorizatzeagaz eta hornidura sarearen monitorizatzeagaz ur galerak murrizteko plangintza" jarri zuen martxan Udalak. Horrek ur galerak detektatzeko neurriak ere batzen zituen. Espainiako inbertsio-funtsaren diru-laguntzekin egin zitzaion aurre plangintza horri; 700.000 euroan eman ziren lanok. Ur-hornidura sareari eta ura aurrezteri dagokionez aurrera eroan den egitasmo "garrantzitsuena" izan da hori.
Udaleko Gobernu Taldeak adierazi duenez, martxan jarritako egitasmo horren bitartez, %37 murriztu da kontrolik gabeko kontsumoa edota ur-galera maila. Ur-Partzuergoaren arabera, "normala" da sareko ur-galera maila hori, udal arduradunek jakin eragin dutenez.
Mikel Artaraz
HIRI GARRAIOAREN ALDE ONAK
AHAL DUZUN GUZTIETAN ERABILI GARRAIO PUBLIKOA
Ibilgailu pribatuak baino gutxiago kutsatzen du. Hirian egiten diren lekualdatzeen artean aukerarik ekologikoena da garraio publikoa, aireratzen diren gasak askoz ere gutxiago baitira.
Ibilgailu pribatuaren erabilera masiboak hiriak buxatzen ditu, eta zaratatsuago eta zikinago bihurtzen. Hori dela-eta, garraio publikoa aukera egokiena da hiriko mugikortasuna hobetzeko eta, neurri handi batean, auto ilarak saihesteko.
Gainera garraio publikoa erabiltzea auto pribatua erabiltzea baino merkeagoa da. Kalkulatu automobilaren gastuak, mantentze gastuak, asegurua, aparkalekua eta erregaia.
Denbora aurrezten duzu. Askotan, automobila erabiltzen dugunean denbora asko behar izaten dugu aparkalekua aurkitzeko saturatuta dauden inguruetan. Garraio publikoan bidaiatuta zailtasunik eta estresik gabe iristen zara nahi duzun tokira.
Mikel Artaraz
INGURUMEN-KRISIARI AURRE EGITEA
Hirurogeiko hamarkadan, ezarritako hazkunde eredua zalantzan jartzen hasi zen, ingurumenean eragiten zuen inpaktua salatuz. Gizakia bere ingurumena –bertan murgildua egonik– modu desberdinean ikusten hasi zen eta gizaki-gizarte-ingurumen harremanen pertzepzio berri bat indartuz joan zen.
Urte haietan zehar, planetan areagotuz doan hondamena oztopa zezaketen hezkuntza-neurriak (besteak beste) proposatzen hasi ziren txosten eta agirietan.
Ingurumen hezkuntza, gaur egun ulertzen den moduan, kontzeptu berri samarra da, eta hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran lehen planoan azaldu zen. Berrikuntza hau da: ingurumenak hezkuntzaren helburu eta subjektu bilakatzeko adina indar hartu du, eta ez da hezkuntza-tresna, ikasi beharreko eduki edo baliabide didaktiko hutsa, lehen zen bezala.
Proposamen horiek elkarteen, gobernuz kanpoko erakundeen eta hezitzaileen ahalegina ekarri dute eta, ingurumen heziketaren kontzeptualizazioan laguntzeaz gain, batez ere praktikan jartzea lortu dute.
Mikel Artaraz
Hiri-mailako eta maila lokaleko eraginak
Hiri-mailako eraginei dagokienez, kontuan izan behar da industriak, berogailuek edo trafikoak igorritako gasak eremu geografiko txikietan kontzentratzen direla, sakabanatzeko zailtasunak izaten dituztela eta hartzaileengandik oso distantzia txikira egoten direla. Airearen kalitate txarrak dituen ondorioak kasu bakoitzean dauden poluitzaileen araberakoak dira, bai eta horien eraginpean emandako denboraren araberakoak ere. Oro har, leku jakin bateko atmosferaren poluzioak ondorio kaltegarriak izaten ditu pertsonen osasunean, esate baterako, arnas hartzeko zailtasunak, muki-mintzetan kalteak, kantzerigenoak izan daitezkeen poluitzaileen eraginpean dauden populazioetan minbizia handitzea, metal astunetatik eratorritako beste pozoitze-mota batzuk, etab. Ekosistemei ere eragiten die, poluitzaile batzuek landareen edo animalien populazioengan eragina baitute. Horrez gain, erabilera arrunteko ondasunetan edo kultura-ondasunetan ere kalte materialak sortzen dira, adibidez, metalen edo harrien korrosioa, pintura edo goma bezalako material organiko batzuen oxidatzea, edo fatxaden gainean partikulak metatzea.
Mikel Artaraz
2013(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena
Lauaxeta IkastolaAktibatu+ Programan parte hartzen ari da. Programa horren helburua da eskolan energiaren erabilera hobea egitea, bertako langileen eta ikasleen ohiturak aldatuz.
Prozesu horri hasiera emateko, Lauaxeta Ikastolak lehenengo ikuskapena egin du, gaur egun erabiltzen den energia-kantitatea zehaztu eta energiarekin zerikusia duten ohitura desegokiak antzemateko. Lehenengo ikuskapenaren emaitzak txosten honetan jaso dira.
Ondoko taulan ageri da eskolan 4 astetan
(neurketa-aldia: 2012ko azaroa eta abendua bitartean) erabiltzen den energia-kantitatea (elektrizitatea eta gasa) eta horrek sortzen duen CO2 kantitatea. Horrekin batera, ikasturtean sortzen den CO2 kantitatea ere ageri da.
Urtebetean, energia kontsumoak sortutako CO2 kantitatea honen parekoa da:
Ondorioa
Orain arte entregatutako datuak oso interesgarriak dira. Lan egokia egin da hurrengo komunikazio kanpaina dibertigarri eta eraginkorrak prestatzen lagunduko duena. Hauek dira Lauaxeta Ikastolan Aktibatu+ taldeak bere komunikazio kanpainen bidez hobetzen lagundu beharko lukeen arlo nagusiak:
Argiak
Tresna Informatikoak ( monitoreak/ ordenagailuak/ eramangarriak)
Inprimagailuak
Pasadan urteko datuekin konparatu ditugu eta honako emaitzalk lortu ditugu
Beraz, ondorio bezala atara daikegu, hobetzen jarraitu behar dugula, nahiz eta pasadan urtetik ona hobetu izan.
2013(e)ko maiatzaren 2(a), osteguna
Krisi isuriak ingurumenari kalte
Krisi ekonomikoak ingurumenari ere eragiten dio. Epe motzera begiratuta, onerako ere izan daitekeela pentsa dezake batek baino gehiagok: jendeak gauza gehiago birziklatuko ditu, energia eta erregai gutxiago kontsumituko du, eta erositako gauzak hobeto zainduko ditu, gehiago iraun dezaten. Baina erakunde ekologistak oso kezkatuta daude, eta erakunde publikoei begira, ea orain ez duten joera aldatuko eta iraunkortasunaren aldeko lana bigarren mailan jarriko. Ahalegin guztiak ekonomia indartzera eta bultzatzera bideratzen badituzte, eta horrek erabateko lehentasuna hartzen badu, ingurumenak kalte handiak jasan ditzake.
WWF/Adena erakundearen Petrolioaren Behatokiak emandako datuen arabera, 2008ko lehen seihilekoan, Espainian dezente gutxitu dira CO2 isuriak, jendeak gutxiago kontsumitu dituelako gasolioa eta gasolina. Baina ez da izan Espainiako kontua soilik: mundu guztian gutxitu dira isuriak. Itxura guztien arabera, krisi ekonomikoak eragin du hori, eta petrolioak azken hilabeteetan izan duen prezioak.