2013(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea

HIRI GARRAIOAREN ALDE ONAK


AHAL DUZUN GUZTIETAN ERABILI GARRAIO PUBLIKOA
  • Ibilgailu pribatuak baino gutxiago kutsatzen du. Hirian egiten diren lekualdatzeen artean aukerarik ekologikoena da garraio publikoa, aireratzen diren gasak askoz ere gutxiago baitira.
  • Ibilgailu pribatuaren erabilera masiboak hiriak buxatzen ditu, eta zaratatsuago eta zikinago bihurtzen. Hori dela-eta, garraio publikoa aukera egokiena da hiriko mugikortasuna hobetzeko eta, neurri handi batean, auto ilarak saihesteko.
  • Gainera garraio publikoa erabiltzea auto pribatua erabiltzea baino merkeagoa da. Kalkulatu automobilaren gastuak, mantentze gastuak, asegurua, aparkalekua eta erregaia.
  • Denbora aurrezten duzu. Askotan, automobila erabiltzen dugunean denbora asko behar izaten dugu aparkalekua aurkitzeko saturatuta dauden inguruetan. Garraio publikoan bidaiatuta zailtasunik eta estresik gabe iristen zara nahi duzun tokira.

Mikel Artaraz

INGURUMEN-KRISIARI AURRE EGITEA 
Hirurogeiko hamarkadan, ezarritako hazkunde eredua zalantzan jartzen hasi zen, ingurumenean eragiten zuen inpaktua salatuz. Gizakia bere ingurumena –bertan murgildua egonik– modu desberdinean ikusten hasi zen eta gizaki-gizarte-ingurumen harremanen pertzepzio berri bat indartuz joan zen.
Urte haietan zehar, planetan areagotuz doan hondamena oztopa zezaketen hezkuntza-neurriak (besteak beste) proposatzen hasi ziren txosten eta agirietan.
Ingurumen hezkuntza, gaur egun ulertzen den moduan, kontzeptu berri samarra da, eta hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran lehen planoan azaldu zen. Berrikuntza hau da: ingurumenak hezkuntzaren helburu eta subjektu bilakatzeko adina indar hartu du, eta ez da hezkuntza-tresna, ikasi beharreko eduki edo baliabide didaktiko hutsa, lehen zen bezala.
Proposamen horiek elkarteen, gobernuz kanpoko erakundeen eta hezitzaileen ahalegina ekarri dute eta, ingurumen heziketaren kontzeptualizazioan laguntzeaz gain, batez ere praktikan jartzea lortu dute.
Mikel Artaraz

Hiri-mailako eta maila lokaleko eraginak

Hiri-mailako eraginei dagokienez, kontuan izan behar da industriak, berogailuek edo trafikoak igorritako gasak eremu geografiko txikietan kontzentratzen direla, sakabanatzeko zailtasunak izaten dituztela eta hartzaileengandik oso distantzia txikira egoten direla. Airearen kalitate txarrak dituen ondorioak kasu bakoitzean dauden poluitzaileen araberakoak dira, bai eta horien eraginpean emandako denboraren araberakoak ere. Oro har, leku jakin bateko atmosferaren poluzioak ondorio kaltegarriak izaten ditu pertsonen osasunean, esate baterako, arnas hartzeko zailtasunak, muki-mintzetan kalteak, kantzerigenoak izan daitezkeen poluitzaileen eraginpean dauden populazioetan minbizia handitzea, metal astunetatik eratorritako beste pozoitze-mota batzuk, etab. Ekosistemei ere eragiten die, poluitzaile batzuek landareen edo animalien populazioengan eragina baitute. Horrez gain, erabilera arrunteko ondasunetan edo kultura-ondasunetan ere kalte materialak sortzen dira, adibidez, metalen edo harrien korrosioa, pintura edo goma bezalako material organiko batzuen oxidatzea, edo fatxaden gainean partikulak metatzea.

Mikel Artaraz

2013(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

Lauaxeta Ikastola Aktibatu+ Programan parte hartzen ari da. Programa horren helburua da eskolan energiaren erabilera hobea egitea, bertako langileen eta ikasleen ohiturak aldatuz.

Prozesu horri hasiera emateko, Lauaxeta Ikastolak lehenengo ikuskapena egin du, gaur egun erabiltzen den energia-kantitatea zehaztu eta energiarekin zerikusia duten ohitura desegokiak antzemateko. Lehenengo ikuskapenaren emaitzak txosten honetan jaso dira.

Ondoko taulan ageri da eskolan 4 astetan
(neurketa-aldia: 2012ko azaroa eta abendua bitartean) erabiltzen den energia-kantitatea (elektrizitatea eta gasa) eta horrek sortzen duen CO2 kantitatea. Horrekin batera, ikasturtean sortzen den CO2 kantitatea ere ageri da.


Urtebetean, energia kontsumoak sortutako CO2 kantitatea honen parekoa da:




Ondorioa
Orain arte entregatutako datuak oso interesgarriak dira. Lan egokia egin da hurrengo komunikazio kanpaina dibertigarri eta eraginkorrak prestatzen lagunduko duena. Hauek dira Lauaxeta Ikastolan Aktibatu+ taldeak bere komunikazio kanpainen bidez hobetzen lagundu beharko lukeen arlo nagusiak: 
  • Argiak 
  • Tresna Informatikoak ( monitoreak/ ordenagailuak/ eramangarriak)
  • Inprimagailuak

 Pasadan urteko datuekin konparatu ditugu eta honako emaitzalk lortu ditugu

Beraz, ondorio bezala atara daikegu, hobetzen jarraitu behar dugula, nahiz eta pasadan urtetik ona hobetu izan.

2013(e)ko maiatzaren 2(a), osteguna


Krisi isuriak ingurumenari kalte



Krisi ekonomikoak ingurumenari ere eragiten dio. Epe motzera begiratuta, onerako ere izan daitekeela pentsa dezake batek baino gehiagok: jendeak gauza gehiago birziklatuko ditu, energia eta erregai gutxiago kontsumituko du, eta erositako gauzak hobeto zainduko ditu, gehiago iraun dezaten. Baina erakunde ekologistak oso kezkatuta daude, eta erakunde publikoei begira, ea orain ez duten joera aldatuko eta iraunkortasunaren aldeko lana bigarren mailan jarriko. Ahalegin guztiak ekonomia indartzera eta bultzatzera bideratzen badituzte, eta horrek erabateko lehentasuna hartzen badu, ingurumenak kalte handiak jasan ditzake.

WWF/Adena erakundearen Petrolioaren Behatokiak emandako datuen arabera, 2008ko lehen seihilekoan, Espainian dezente gutxitu dira CO2 isuriak, jendeak gutxiago kontsumitu dituelako gasolioa eta gasolina. Baina ez da izan Espainiako kontua soilik: mundu guztian gutxitu dira isuriak. Itxura guztien arabera, krisi ekonomikoak eragin du hori, eta petrolioak azken hilabeteetan izan duen prezioak.
   Mikel Artaraz

2013(e)ko apirilaren 22(a), astelehena

Lurraren egunari buruzko bideoa

Bideo honeek gure Lurraren garrantzia azpimarratzen dabe. Lurran dagoen bizitza defendatuz eta honen kontsrebaketa beharrezkoa defendatuz.Bideo honeek Lurraren eguna azaltzen dabe.

2013(e)ko apirilaren 17(a), asteazkena


Apirilak 22. Ama Lurraren Nazioarteko Eguna

Lurra Planetak krisialdi global latzari egin behar dio aurre. Ekonomia eta gizarte garapena zama jasanezina ezartzen ari zaio gure ingurugiroari. Produkzio eta kontsumo patroi desegokiek eta baliabideak modu desberdinean banatzeak Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko desberdintasuna areagotu dute. Kalkulatzen denez, munduko gainerako aldeetan mundu garatuan bezala kontsumituko balute, lau Lur planeta gehiago beharko genituzke. 
Baina bat baino es dugu, beraz egun honetan pentsatu behar dugu noiz arte jasango du gure bizi modua. 
Egun honen helburua da “gure etxea Lurrak eta bere ekosistemek osatzen dutela aitortzea eta natura eta Lurrarekiko armonia sustatzea ezinbestekoa dela gogoraraztea, gaur egungo zein biharko belaunaldien ekonomi- , gizarte- eta ingurumen-beharrizanen arteko oreka justua lortzeko”