2013(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea


Hiri-mailako eta maila lokaleko eraginak

Hiri-mailako eraginei dagokienez, kontuan izan behar da industriak, berogailuek edo trafikoak igorritako gasak eremu geografiko txikietan kontzentratzen direla, sakabanatzeko zailtasunak izaten dituztela eta hartzaileengandik oso distantzia txikira egoten direla. Airearen kalitate txarrak dituen ondorioak kasu bakoitzean dauden poluitzaileen araberakoak dira, bai eta horien eraginpean emandako denboraren araberakoak ere. Oro har, leku jakin bateko atmosferaren poluzioak ondorio kaltegarriak izaten ditu pertsonen osasunean, esate baterako, arnas hartzeko zailtasunak, muki-mintzetan kalteak, kantzerigenoak izan daitezkeen poluitzaileen eraginpean dauden populazioetan minbizia handitzea, metal astunetatik eratorritako beste pozoitze-mota batzuk, etab. Ekosistemei ere eragiten die, poluitzaile batzuek landareen edo animalien populazioengan eragina baitute. Horrez gain, erabilera arrunteko ondasunetan edo kultura-ondasunetan ere kalte materialak sortzen dira, adibidez, metalen edo harrien korrosioa, pintura edo goma bezalako material organiko batzuen oxidatzea, edo fatxaden gainean partikulak metatzea.

Mikel Artaraz

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina