2013(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

Fukushima, bere onera itzuli nahian


Bi urte igaro dira Fukushiman lehenik hondamendi naturala eta haren ondotik nuklearra gertatu zirela, eta egoera bere onera etorri gabe dago oraindik. Normaltasunera itzultzeak luze joko du, gainera: iazko gobernuak egindako planaren arabera, 40 urte inguru beharko dira hondatutako erreaktoreak kentzeko eta zentrala erabat eraisteko. Oraingo gobernuak, ordea, epeak laburtu nahi ditu, eta horretara bideratu du aurrekontuen zati bat.
Izan ere, hondamendiaren aurretik, Japoniak zentral nuklearretatik lortzen zuen elektrizitatearen % 30. Hala eta guztiz ere, geroztik geldirik daude herrialdean egoera onean dauden 50 erreaktoretatik 48. Berez, horien ordez, energia berriztagarrietan oinarritutako instalazioak irekitzeko asmoa zutela adierazi zuen gobernuak, eguzki-energia, eolikoa eta olatuena baliatzeko. Hala ere, badirudi energia nuklearra ere ez duela baztertu nahi, eta zentralak segurtasun-neurri berrietara egokitzeko lanak azkartu nahi ditu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina