INGURUMEN-KRISIARI AURRE EGITEA
Hirurogeiko hamarkadan, ezarritako hazkunde eredua zalantzan jartzen hasi zen, ingurumenean eragiten zuen inpaktua salatuz. Gizakia bere ingurumena –bertan murgildua egonik– modu desberdinean ikusten hasi zen eta gizaki-gizarte-ingurumen harremanen pertzepzio berri bat indartuz joan zen.
Urte haietan zehar, planetan areagotuz doan hondamena oztopa zezaketen hezkuntza-neurriak (besteak beste) proposatzen hasi ziren txosten eta agirietan.
Ingurumen hezkuntza, gaur egun ulertzen den moduan, kontzeptu berri samarra da, eta hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran lehen planoan azaldu zen. Berrikuntza hau da: ingurumenak hezkuntzaren helburu eta subjektu bilakatzeko adina indar hartu du, eta ez da hezkuntza-tresna, ikasi beharreko eduki edo baliabide didaktiko hutsa, lehen zen bezala.
Proposamen horiek elkarteen, gobernuz kanpoko erakundeen eta hezitzaileen ahalegina ekarri dute eta, ingurumen heziketaren kontzeptualizazioan laguntzeaz gain, batez ere praktikan jartzea lortu dute.
Mikel Artaraz
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina