Blog honetan, Lauaxetan agenda 21-ean egindako ekintzak eta munduan, inguruan, gertatzen diren berrien informazioa emango da.
2013(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna
Tranpak eta pozoiak biodibertsitatean duten eragina
Karniboroak haragijale izaki, etsai izan ditugu sarri. Baserrietako txitak eta oiloak direla, larreetako ardiak, edo erreketako arrainak, ohikoa izan da piztia horiekiko ezinikusia. Eta tranpak eta pozoiak erabiliz egin izan diegu aurre. "Tranpak ez dira hain kaltegarriak ,tranpa batekin gehienez ere animalia bat edo bi hilko dituzu. Baina, pozoia... Pozoi asko zabal daiteke ahalegin gutxirekin, eta ez dakizu zenbat animalia hiltzen ari zaren, ez eta zer animalia ere. Pozoia benetako mehatxua izatera iritsi zen. Otsoari, adibidez, kalte asko egin dio pozoiak". Baina egoera aldatu egin da."Gaur egun, tranpak jartzea ez da hain ohikoa, eta zorionez, pozoia dagoeneko ez da erabiltzen. Oso arraroa da gaur egun Euskal Herrian pozoia ikustea. Egundoko aurrerakada izan da hori". Euskal Herrian biodibertsitatea haragijaleetean 12 espezietan banatuta dago eta batzuk behera egin dute ehizaren eraginez.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina