AHAL DUZUN GUZTIETAN ERABILI GARRAIO PUBLIKOA
- Ibilgailu pribatuak baino gutxiago kutsatzen du. Hirian egiten diren lekualdatzeen artean aukerarik ekologikoena da garraio publikoa, aireratzen diren gasak askoz ere gutxiago baitira.
- Ibilgailu pribatuaren erabilera masiboak hiriak buxatzen ditu, eta zaratatsuago eta zikinago bihurtzen. Hori dela-eta, garraio publikoa aukera egokiena da hiriko mugikortasuna hobetzeko eta, neurri handi batean, auto ilarak saihesteko.
- Gainera garraio publikoa erabiltzea auto pribatua erabiltzea baino merkeagoa da. Kalkulatu automobilaren gastuak, mantentze gastuak, asegurua, aparkalekua eta erregaia.
- Denbora aurrezten duzu. Askotan, automobila erabiltzen dugunean denbora asko behar izaten dugu aparkalekua aurkitzeko saturatuta dauden inguruetan. Garraio publikoan bidaiatuta zailtasunik eta estresik gabe iristen zara nahi duzun tokira.
Mikel Artaraz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina