Jarraitu hartutako ohitura onak garatzen eta ez ahaztu planetako biztanleok beti alerta egon behar garela!
http://www.youtube.com/watch?v=zFD7aU1_vb0
Blog honetan, Lauaxetan agenda 21-ean egindako ekintzak eta munduan, inguruan, gertatzen diren berrien informazioa emango da.
2013(e)ko ekainaren 17(a), astelehena
2013(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna
Tranpak eta pozoiak biodibertsitatean duten eragina
Karniboroak haragijale izaki, etsai izan ditugu sarri. Baserrietako txitak eta oiloak direla, larreetako ardiak, edo erreketako arrainak, ohikoa izan da piztia horiekiko ezinikusia. Eta tranpak eta pozoiak erabiliz egin izan diegu aurre. "Tranpak ez dira hain kaltegarriak ,tranpa batekin gehienez ere animalia bat edo bi hilko dituzu. Baina, pozoia... Pozoi asko zabal daiteke ahalegin gutxirekin, eta ez dakizu zenbat animalia hiltzen ari zaren, ez eta zer animalia ere. Pozoia benetako mehatxua izatera iritsi zen. Otsoari, adibidez, kalte asko egin dio pozoiak". Baina egoera aldatu egin da."Gaur egun, tranpak jartzea ez da hain ohikoa, eta zorionez, pozoia dagoeneko ez da erabiltzen. Oso arraroa da gaur egun Euskal Herrian pozoia ikustea. Egundoko aurrerakada izan da hori". Euskal Herrian biodibertsitatea haragijaleetean 12 espezietan banatuta dago eta batzuk behera egin dute ehizaren eraginez.
Fukushima, bere onera itzuli nahian
Bi urte igaro dira Fukushiman lehenik hondamendi naturala eta haren ondotik nuklearra gertatu zirela, eta egoera bere onera etorri gabe dago oraindik. Normaltasunera itzultzeak luze joko du, gainera: iazko gobernuak egindako planaren arabera, 40 urte inguru beharko dira hondatutako erreaktoreak kentzeko eta zentrala erabat eraisteko. Oraingo gobernuak, ordea, epeak laburtu nahi ditu, eta horretara bideratu du aurrekontuen zati bat.
Izan ere, hondamendiaren aurretik, Japoniak zentral nuklearretatik
lortzen zuen elektrizitatearen % 30. Hala eta guztiz ere, geroztik geldirik
daude herrialdean egoera onean dauden 50 erreaktoretatik 48. Berez, horien
ordez, energia berriztagarrietan oinarritutako instalazioak irekitzeko asmoa
zutela adierazi zuen gobernuak, eguzki-energia, eolikoa eta olatuena
baliatzeko. Hala ere, badirudi energia nuklearra ere ez duela baztertu nahi,
eta zentralak segurtasun-neurri berrietara egokitzeko lanak azkartu nahi ditu.
Zertan dute antza diesel auto batek eta txita batek?
http://zientzia.net/zientzia-tb/teknopolis-partikula-kutsatzaileen-emisioa-gutxitz/, bideo honen bitartez, ikusi ahal dugu honen erantzuna. Italiako Milaneko egoerari buruz hitz egiten da batez ere eta oso txarra dela agertu da, egun guztietan smoga gutelako eta metanoaren kantitateak geroz eta handiagoak dira.
Islandiako bolkanak
Islandia munduko aktibitate bolkaniko gehien duen herrialdea da. Hauek herrialdearen erdian agrtu zen arrakalagatik agertu dira eta oraindik aktibo diraute hau mugitzen delako.Bolkana hauek garrantzia historiko handia dute, eztanda egitean sumendiak aztarnak utzi ditu eta horrek nutrienteak daramatela. Denborarekin nutriente horrek izotzaren azpian geratzen joan ziren eta gaur egun aztertu daikegu zein den garai hartan egon zen nutriente kantitaea. Islandian bizitzeko arrisku mapak egin behar dira, etxebizitzak zabaltzerakoan bolkan askok izugarrrizko arriskua delako.
Uraren Kutsaduraren faktore nagusiak lurralde garatuetan
Uraren erabilera masiboa industrietan da honen kutsaduraren eragin zuzena, uraren propietateak zuzenean aldatzen direlako. Gero guk sortzen dugun kutsadura organikoa baita uraren kolorea aldatzen du estekikoki itsusia eginez, marroiak eta usain txarrekoak. Baita eragin handia daukagu detergenteen erabilera masiboarekin, asko erabiltzen ditugulako gure arropak garbitzeko eta gero urara botatzean pHa bajatzen da azidoa bihurtuz eta animalien portaerak aldatuz. Normalean ura ez badago oso kutsatuta, bere kabuz garbitzen da, baina beste itzulezina da.
2013(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea
Ur kontsumoa %16 murriztea lortu dute azken urte bian
Martxoaren 22an, Uraren Nazioarteko Eguna izan zela-eta eman ditu jakitera datuok Udalak. Iazko ur kontsumoaren datuak 2009koekin alderatuta jasotako emaitzak dira goian aipatutakoak.
Zehaztu dutenez, ur-eskaria %16 murriztuta, urtean %15eko diru-aurreztea lortu da, udal arduradunen arabera (urtean 145.000 euro). Nabarmendu dute baita 2011n, biztanleko 115 litro ur kontsumitu zela eguneko eta 2004an 130 litro.
Alkate Aitziber Irigorasek azaldu duenez, ur-hornidura sarearen kudeaketa hobetzeko eta kontsumoa murrizteko plangintzaren barruan jaso izan diren helburuak bete ditu Durangok: ur-eskaria murriztea (etxeetako, zerbitzuen eta industria sektorekoa), batetik, eta, bestetik, sareko ur galtzeak edo kontrolik gabeko kontsumoa murriztea. Udaletxean bertan hasi ziren lehenego neurriak hartzen 2008an: instalazio guztietan ur-kontagailuak jarri ziren, ur-emariak jaisteko erreduktoreak ezarri ziren eraikin publikoetan eta udaleko lan-brigadaren Ekoskan ingurumen-egiaztagiria jarri zen martxan. "Horretara, eraikin publikoetan uraren kontsumoa %48 murriztea lortu genuen".
2009an, berriz, "ur-sarearen sektorizatzeagaz eta hornidura sarearen monitorizatzeagaz ur galerak murrizteko plangintza" jarri zuen martxan Udalak. Horrek ur galerak detektatzeko neurriak ere batzen zituen. Espainiako inbertsio-funtsaren diru-laguntzekin egin zitzaion aurre plangintza horri; 700.000 euroan eman ziren lanok. Ur-hornidura sareari eta ura aurrezteri dagokionez aurrera eroan den egitasmo "garrantzitsuena" izan da hori.
Udaleko Gobernu Taldeak adierazi duenez, martxan jarritako egitasmo horren bitartez, %37 murriztu da kontrolik gabeko kontsumoa edota ur-galera maila. Ur-Partzuergoaren arabera, "normala" da sareko ur-galera maila hori, udal arduradunek jakin eragin dutenez.
Mikel Artaraz
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)